Droga, (farmakoa edo medikamentua) organismo bizidun baten prozesu biologiko edo kimiko bat aldatzeko gai den edozein sustantzia da, helburu ez nutrizionalarekin.
Hainbat erabilpen ditu, baina gaur egun erabilpen ilegarekin lotzen dira.Medikuntzari loturik dagoenean medikamendu, botika, farmako edota osagai erabiltzen dugu, baina guztia bat da. Hortik dator hitzaren jatorria:"droog" Flandiar-Behe Alemaniar hitzetik dator, "Lehorra" esan nahi du, lehenaldian drogak landare lehorrekin egiten zirelako. Esan beharra dago hitz hau ez dagoela ongi zehaztuta, guzti hau aurrerago ikusiko dugu.
Eragina hainbat faktorek baldintzatzen dute: dosifikazioak, sarbideak, sujetoaren egoerak...
Hauen banaketa bi eratan egiten da,legalki eta ilegalki, izan ere hainbatek egoera legala dute eta beste batzuek berriz ez. Legeak sortu dira bai droga ilegal baten erabilpena zigortzeko edota droga legal baten ekoizle, saltzaile edota erabiltzaile baten lizentzia bermatzeko, hau da, kontsumoa arautzeko eta tasak kobratzeko.
Honek eztabaida asko sortu ditu, zergatik batzuk legeztatuta dauden eta beste droga batzuk ez, hau ere aurrerago sakonduko dugu.
Historian zehar, aintzinatik egon izan dira drogak arrazoi erlijioso, erritual, medizinal edota ohituragatik; historia alde batera utzita, gaur egun drogek duten eragina aztertuko dugu hemendik aurrera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario