2008/11/12

Hipopotamoa, zergatik?





Hipopotamo (Hippopotamus) generoa gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordeneko ugaztun handia da. Izena greziarretik dator (hippopotamos, hippos "zaldia" eta potamos "ibaia").
Animalia erdi urtarra da, Saharaz azpiko Afrikako ibai eta aintziretan bizi da 40 lagun arteko taldeetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira. Hipopotamoa uretan ugaltzen da eta bertan erditzen du. Uretan taldean egoten badira ere, belarra jatean bakarka ibiltzen dira.
4,5 metrorainoko luzera izan dezakete eta 1.500etik 1.800 kg-ra bitartean (arrak) edo 1.300dik 1.500 kg-ra bitartean (emeak) pisa ditzakete. Gaur egun espezie bakarra dago 5 azpiespezierekin. Hainbat kide desagertuak dira jada.
Nahiz eta jende gehienak pentsatu animali hau baketsua, lasaia eta sinpatikoa dela, Afrikako animali arriskutsuenetarikoa da eta kontinenete honetan gizakiei eragindako eraso gehienak ugaztun honek egiten ditu, Niloko kokodriloaren edota lehoiaren aurretik.
Hipopotamoa animali lasai bezala saldu digute(honekin ezdut esan nahi munstro bat denik) baina errealitatean animali arriskutsu bezala sailkatu dezakegu. Hori dela eta, oraindik gauza asko daudelako argitzeko... HAMARHIPOPOTAMO!

lelengoku

Hemendik aurrera Blog hau drogei eta hauek gaur egungo gizartean duten eraginari buruz textu, bideo, argazki... argitaratzeko erabiliko dut. Irakasleak proposatutako gai multzoaren artean desberdinena delako, eta batez ere gai honek oraindik galdera asko pizten duelako aukeratu dut. Informazio desberdin ugari dago gai honi buruz, hainbat gezur eta kontraesan asko, hori dela eta nire ikuspuntutik azalduko dut, iruditzen zaidan informazioa argitaratuz.