2009/02/03

AC/DC - Highway To Hell

Autopista infernura...



BAI EDO EZ 2 (lege lehorra)




Hauek izan ziren A. Volstead senatariaren hitzak berak burutu zuen legeari hasiera emateko:
“Gaur gauean, hamabiak jo ondoren, nazio berri bat sortuko da. Edariaren deabruak testamentua egingo du, eta ideia argien eta modal garbien garaia hasiko da. Auzo txiroak iraganeko gauza izango dira. Espetxeak hutsik geratuko dira; baserri eta fabrika bihurtuko ditugu, gizon guztiak burua altxatuta ibiliko dira, irrifarre egingo dute emakume guztiak eta ume guztiak barre. Infernuko ateak betirako itxi dira."
Eta orduan korrupzio, delinkuentzia, merkatu beltz eta edozein gerratan baino heriotz gehiago ekarri zuen garaia hasi zen.
13 urte geroago, legea kentzea erabaki zutenean, honakoa zen egoera: milioi erdi pertsona jarraitzen zuten espetxeraturik, milaka hildako tiroketetan, milaka famili apurtuta, 250 000 pertsona gaixorik adulterazio etilikoarengaitik eta inor ere ez zen guzti honen erruduna.
Baina 1920tik 33ra gertatutakoa ez zen izan nahikoa debekua ez dela bidea erakusteko...